We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Erregaia

by Keia

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €8 EUR  or more

     

  • Compact Disc (CD) + Digital Album

    Includes unlimited streaming of Erregaia via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 7 days

      €10 EUR or more 

     

1.
Badu 03:28
Badu begietan malkorik Badu erraietan beldurrik Badu besoetan zauririk Badu Badu begietan argirik Badu erraietan ametsik Badu besoetan indarrik Badu Bere baitan gordeta duen guztiak bere baitan gordeta segitzen badu... Argi, malko, amets, beldur, indar ta zauri guzti-guztiak, une batez, soka eten eta askatzerik balu...
2.
Ez zara zu 04:22
Begietara begiratzen dizut eta ez zara zu Biongatik galdetzen dizut eta ez dakizu Erlojuei begira urteak pasa dira eta gure hormetan barrena amaraunak hazi dira Begietara begiratzen dizut biongatik galdetzen dizut Eta burua makurtzen duzu
3.
(H)ura gara 04:10
Laino artean sortutako ura bezala lurrera erori Ta bidean aurrera geldi bilakatuko ez den ura hura gara
4.
Handia egiten naizenean besteengatik negar egiteari utziko diot Handia egiten naizenean zoriontsua izan nintzela sinistuko dut Munstroak akabatuko ditut ispilu guztiak apurtu begiak irekita amestu txiki izan nintzela oroitu marrubiak ehundaka irentsi izarapean oihu Handitzen naizenean
5.
Berandu 04:04
Nork esan du berandu?
6.
Damua 03:27
Arimak salgai ditugu beherapenetan eta saltzen ez direlako gaude penetan Erakusleiho politak, distiratsuenak barrura sartzen uzteko aterik ez dutenak Azal gogor barru hautsi, laztan debekatuak gezur dosiekin asez maitemin tximuak Damuarekin borrokan kale ilunetan zergatik erasotzen du igande goizetan
7.
Kanpotik azal gogorrekuak Erasotik beti ongi babestuak Multzotik banatu nahi ez dugunak Zabaltzean somatzen da osorik edo hautsita gauden oskolaren babesik gabe zutik mantentzen ote garen Nor garen Gogorrak, barrukoaz ahaztuta Lehorrak, samurtasuna galduta Hauskorrak, puskatan birrinduta Eta itzalean, bazterrean geldituko gara sekula ireki gabe
8.
Arrainak 03:00
Saltoka doazen arrain biluziek ez dute sekula atzera begiratzen. Salto egiten dute, hegan egiten dute, une labur batez, txori dira.
9.
Ta berriz lo 03:26
Eta batzuetan, gauean, ohean izerditan esnatzean, besoa luzatzen duzu hor dagoelakoan, ondoan, eta gaur ere laztanik eman gabe buelta erdia eman… Eta batzuetan, gauean, hankak izaretan kateatzean, bueltaka jarraitzen duzu hor dagoelakoan, ondoan, eta gaur ere laztanik jaso gabe buelta erdia eman… Ta berriz lo...
10.
Beste kolore bat zuten lehengo udek. Karrikan eskutik helduta maitasun adierazpenak nonahi. Etxeko terrazak lagunez betetzen ziren, afari-merienda ostean, hitz-aspertu goxoei heltzeko. Lurrak ere beste usain bat zeukan, goiztiriko ihintzak bustia, apika, arratsaldeko euri-jasekin batzuetan, itsasoak mendi bazterreraino eramandako kresalarekin besteetan. Autoak garajeetan utzi ta autobusa hartzen genuen, umorea bizi den lekuetara joateko. Urruneko herriak ziren desira pizgarri bidaia-agentzietako erakusleihoetan. Eguzki gehiago geneukan patrikan eta hura baliatzeko bizipoz gehiago, eta ilunik ez zen gure baitan. Gauez oheko izarek leuntzen zuten gure gorputza, goizetan larruazalari eransten zitzaizkion. Itsas-kai bat, kanpandorre bat, ortzi-muga bisitatu... aski genuen ahoan irribarrea marrazteko. Zoriontsu ginen uda haietan, zoriontsuago. Konturatu ote ginen horretaz guztiaz orduan, eta ez orain? Eta gauza bera erranen al dugu etorkizunean, orduan, ta ez orain?

credits

released February 9, 2022

KEIA gara:

Ane Arruti Lopetegi – gitarra, ahotsa eta hitzak
Egoitz Olalde Forkada – bateria eta perkusioak
Iñigo Ibarrondo Zurutuza – baxua
Iker Martinez de Zuazo Beitia – gitarra

Diskoa Berako Atala estudioan grabatu eta nahastu dugu Iñigo Irazokiren gidaritzapean 2021eko azaroa eta 2022ko urtarrila bitartean eta Azkarateko Mamia estudioan masterizatu du Jonan Ordorikak.

Diseinua Iñaki Landak mamitu du Bull Biainen argazkietatik abiatuta.

“(H)ura gara” eta “Lehengo udak hobeak ziren” kantuen hitzak Jon Garmendia Txuriyak jositakoak dira eta Andrea Lopetegiren ahotsak ondu du “(H)ura gara” kantua.

Disko hau ez litzateke posible izango zuen laguntzarik gabe, eskerrik asko Andrea, Txuriya, Iñaki, Iñigo, Jonan, Zaldi Herrenak, Sharon Stoner, Ander, Juan, Pablo, Kojo, Eltzia, Zaizoibele, Mattin, etxekoak eta lagunak.

Info gehiago: linktr.ee/keiataldea

license

tags

about

Keia Oñati, Spain

Ane Arruti - ahotsa eta gitarra
Egoitz Olalde - bateria
Iñigo Ibarrondo - baxua
Iker Martinez de Zuazo - gitarra

Zarautz - Oñati


contact / help

Contact Keia

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Keia, you may also like: